XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde batetik, ba, José María anai nagusi honen gertaera lazgarriak eragin handia izanen du Gabrielen bizitzan eta kreazio poetikoan (10) Kontu izan Gabriel autodidakta dela hein andi batetan eta ez duela, seguru asko, mundua ikuspegi eskolastikoz begiratzen, experientzi pertsonalez baino.

Bestetik, Juan Marirena ere txit handia izanen du, guk uste.

Anai nagusi honek, 1949 ingururako nobela bat idazten du (11) Nahiz eta ez publikatu gerotxoago arte: .

Juan Mari honen gazte denboran, Bilbaoko zenbait eskritore eta artista La Concordia izeneko kafean elkartzen dira.

Tertulia honetan biltzen ziren orduko eskritorerik gehienak: Emiliano Sema, Blas de Otero, Vidal de Nicolás, Laso, Gabi del Moral, Ibarrola,....

Anai zaharragoaren eskutik sartuko da Gabriel neofitoa bilkura literario honetara.

Baina erdaldun hoien artean sartu orduko, jadanik euskaldun kontsientziaduna zen.

(Maria Bitoriak esaten digunez, Gabrielek ba zuen Intendente Mercantil egiteko asmoa. Matrikulazio librez egitekotan omen zebilen.... Baina ordurako euskarak sakon-sakonetik oratuta zedukan eta bistan egoan ez zuela bestetarako betarik izanen).

1953ean ez du Gabrielek oraindiok ezer ere argitara eman.

Baina orduko euskalzaleen artean ezaguna eta estimatua da gure soldadua.